Garaipenak ihes egin dio Arrasate Eskubaloiri liderraren aurka

0
1543

Lehen zati parekatuaren ostean atsedeneko markagailua 11 eta 13koa izan zen. Bigarren zatian Ane Herreroren taldeak aurreratu zen, 18 eta 17, baina azken minutuetan taldeak baloi jabetza batzuk galdu zituen, eta Ordiziak ez zuen barkatu: 27 eta 30.

Lehen zatia nahiko parekatua joan zen, eta atsedenaldiak on egin zion Arrasateri, 18-17 aurreratu baitzen. Ordiziak, baina, erreakzionatu zuen eta 20nako markagailua jarri zuen.

Garaipena hurbilago ikusten zuen etxeko taldeak 24 eta 22koarekin, eta kanpokoak hutsartea eskatu behar izan zuen.

Baina ordiziarrek 25 eta 26 aurreratu ziren, eta gure taldeak baloi jabetza batzuk galdu zituen azken minutuetan.

Christopher Galan Garciak 10 gol sartu zituen atzokoan baina tamalez taldeak ez zuen irabazterik izan.

Arrasate 8. postuan dago 8 punturekin, eta datorren jardunaldian derbia jokatuko du Aloña Mendiren aurka Oñatin. Aupa Arrasate Eskubaloi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen