Arrasate Dragoi Talde-ko gimnastek Valentzian ospatutako den Aerobikeko Espainiako txapelketan parte hartuko dute asteburuan

0
453

Testua eta argazkiak: Dragoi Gimnasia Taldea.

Asteburu honetan Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldeko gimnastek  kurtsoko txapelketarik garrantzitsuenean parte hartuko dute. uztailaren 2tik 4ra Valentziako Cabanyal kiroldegian  Aerobikeko Espainiako txapelketan hitzordua dute Arrasateko gimnastek.

Hauek dira parte hartuko duten gimnastak:

N3 Mailan , Bakarka: Zihara Etxebarria (uztailak 2, 19:16ean)

N3 Mailan, Hirukotea: Nora Marco, Maider Agirreurreta Eta Sara Yan Azkarate (uztailak 3, 17:50ean)

N4 Mailan Bikotea, Nahia Irazola eta Uxue Azkue (uztailak 3, 18.28ean)

N3 Mailan, Taldeka: Nora Marco, Maider Agirreurreta , Sara Yan Azkarate, Aiala Losada Eta Maddi  Etxagibel (uztailak 3, 19:16ean)

N3 Mailan, Step: Nahia Irazola, Nahia Ruiz, Irati Larrinaga, Lucia Vazquez, Ekiñe Balanzategi, Irune Aranbarri eta Uxue Azkue (uztailak 3, 20:18)

Pandemia garaian egoera ezberdinetan gogor entrenatu ostean, klubak zorte ona opa die denei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen