Arrasate Caravaningek herrian Campers eta auto-karabanak alokatzeko aukera ematen du irailetik

0
2833

Covid-19ak ekarri dizkigun ohitura aldaketen artean,  oporrak disfrutatzeko modua ere badago. Gehienak gertuko turismoa edo bigarren etxebizitzara  joatea aukeratzen ari dira. Uda pasatzeko modan dauden moduen artean Campers furgonetak eta auto-karabanak daude. Hauei esker, kontrolatuago dagoen eremu batean igaro daitezke oporrak.

Ez dugu urrutira joan beharrik ibilgailu horietako bat alokatu eta oporrez beste modu batean gozatu ahal izateko. Arrasaten Toño Díez dugu, irailean Arrasate Caravaning jarri zuen martxan, camper-ak eta auto-karabanak alokatzen dituen enpresa bat. Diezek berak azaldu digunez, “ni beti egon naiz mundu honetan sartuta, aurrezki batzuk neuzkan eta hemen inbertitzea ideia ona zela bururatu zitzaidan.”

Arrasate Caravaningek 4 ibilgailu ditu alokagai, bi auto-karabana eta bi Camper. “Irailean Camper bat erosi nuen, azaroan beste bat, eta urtarrilean bi auto karabana erosi nituen. Bi ibilgailu mota dauzkat eskaintza zabalagoa izateko”.

Diezek azaldu digunez, “auto-karabanak batez ere familiek alokatzen dituzte eta Camper-ak jende gazteagoek. Espazio kontua da, izan ere, lehenak zabalagoak dira eta gazteek ez diote espazioari hainbeste begiratzen”.

Udako hilabeteetarako okupazioari dagokionez, Diezek azaldu du “jendea opor-modu hori aukeratzen ari dela, baina Covid-19rekin gerta daitekeenaren zain dago oraindik. Erreserbak egiten ari dira azken orduan. Abuztua auto-karabana txikia (4 pertsona) hilabete osoa okupatuta daukat, eta handia (6 pertsona) hilabete erdia. Uztaila nahiko libre daukat oraindik. Camper-ak, ordea, ia hilabete osoan dauzkat alokaturik”.

Auto-karabanen kasuan, Arrasate Caravaningek eskaintza berezia egin du uztailerako, astebeteko alokairua 1.050 eurotan. Hala ere, alokairuaren ohiko prezioak hauek dira (goi-denboraldia: abuztua; batez besteko denboraldia: maiatza, ekaina eta iraila; behe-denboraldia: gainerakoak):

• Camper txikia (4 plaza): gehien alokatzen dena. 75 eta 100 euro artean.

• Camper handia (4 plaza): 90 eta 135 euro artean.

• Auto-karabana txikia (4 plaza): 160 eta 100 euro artean.

• Auto-karabana handia (6 plaza): 170 eta 110 euro artean.

Arrasate Caravaning negozio gehienak bezala, ‘Normaltasun berrira’ eta osasun arau berrietara egokitu behar izan da. “Nire kasuan, ibilgailuak garbitzeko desinfektatzaileak erostea erabaki dut. Bezero batzuek ibilgailua erabili ondoren, eta hurrengo bezeroei ibilgailua eman baino lehen, ohiko garbiketa eta desinfekzio sakona egiten dira. Horrez gain, tapizerietarako 70 gradutik gorako lurrunarekin garbitzea gomendatu didate, eta ibilgailuak garbitzeko baporetoa erosi dut”.

Amaitzeko, alokairu batzuen eta besteen prezioen arteko aldeak zehaztu nahi izan ditu Diezek. “Orain arte asko alokatu da partikularren artean, baina auto-karabana baterako asegurua 1.700 edo 2.000 euro artekoa da, arrisku orotan. Partikular batzuek arrisku orotako aseguruak egiten dituzte frankiziarekin, 400 euroren truke; beraz, enpresa batek ezin du horrekin lehiatu. Horrez gain, autonomoek ere ordaindu behar dugu, eta, beraz, gure prezioak altuagoak izan behar dira. Hutsune legal bat zegoen, baina orain debekatu egin dute. Nik ibilgailu bat aseguruarekin alokatzen dudanean, gidaririk gabeko alokairurako aseguru espezifiko bat dela zehazten dut”.

Kontaktuak:

Telefonoa: 635 742 743

Emaila: info@arrasatecaravaning.com

Web gunea: www.arrasatecaravaning.com

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen