Arrasate Blues, Ibai-Arte eta hotelak antolatuta, Arrasate Musikaleko zenbait irakasle eta irakasle ohik kontzertu atsegina eskaini dute.
Hotel Mondragon erreformatu da eta ateak berrireki ditu, eta bertako Ondare jatetxe berria zabaldu da.

Bertan blues kontzertua eman dute gaur arratsaldean lau musikarik: Mario Fernandino (saxo tenorea), Jose Barrio (kitarra), Jose Ramon Elkoro (bateria), Mikel Maniega (tronpeta) eta Aitor Moreno (baxua).

Kontzetuak ikus-entzule ugari erakarri ditu, eta Mondragon Hotelaren gastronomiaz gozatzeko aukera ere izan da.

Hotel berberak Arrasate Bluesen Ibai Garcia Proyect-en kontzertua hartuko du, uztailaren 21ean. Eguerdiko 13:00etan izango da, aurten jaialdian izango den talde handienetako bat. Aipatzekoa da talde honek uztailaren 26an Bilbo Blues Festival jaialdia irekiko duela.




