Arrasate Blues hemen da [Testua: Ibai-Arte]

0
821

Arrasate Blues girotzen joateko, Ibai-Artek lehiaketa berri bat jarriko du martxan ekainaren 19tik aurrera, parte har ezazu!

Kartela: Ibai-Arte.

Ekainaren 19tik aurrera, Ibai-Arteko saltokietako erakusleihoetan Arrasate Blueseko saxofoiak ikusiko dituzue jarrita, baina erakusleiho batzuetan, elkarteko dragoiak ere aurki ditzakezue. Saxofoia eta dragoia, biak ala biak, ikusten dituzuen erakusleihoei argazkiak atera eta bidali 688734149 zenbakira whatsappez. Baina kontuz, dragoiak lekuz aldatuko dira, ez dira beti erakusleiho berberetan egongo! Erakusleiho desberdinetako argazki gehien bidaltzen dituen parte-hartzaileak 100 euro jasoko ditu Ibai-Arteko erosketa bonoetan eta 100 euroko beste lau sari zozketatuko dira parte-hartzaile denen artean. Beraz, kuxkuxeatu gure erakusleihoak, sorpresa atseginak aurkituko dituzu eta primeran pasatzeaz gain bost sarietako bat zurea izan daiteke! Animo eta parte hartu! Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren laguntzarekin.

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688 73 41 49 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen