Lehenbizikoz, Arrasate Blues Zigarrolan izango da. Kartel honetarako hurbileko artistak ditugu. Jokin Vitoria herriko musikariak ‘Sustrajazz’ proiektua aurkeztuko du jaialdian.
Testua: Ibai-Arte. Argazkia: MB Artxiboa.
Herriko plazak eta kaleak bete ondoren, Arrasate Bluesek bigarren asteburua izango du. ‘Plus’ honetan jaialdiaerdigunetik haratago zabaldu nahi izan daeta lehenengo aldiz Zigarrolara iritsiko da, “Arrasate Blues udalerri osorako jaialdia izatea nahi dugu” dio Jon Apraizantolatzaileak. Lehen edizioan San Andresen izan ondoren, oraingoanZigarrolara iristea tokatzen zen. Horretarako, jaialdiaren antolatzaileek auzoko jai batzordearen laguntza izan dute.
‘Plus’ honek Arrasate Bluesen ediziorik arrakastatsuenari amaiera emango dio;bertan, jaialdiak bete egin ditu programatutako zazpi eszenatokiak, eta ikusleek oso balorazio ona egin dute.Kartel berri horrek indartu egiten du Ibai-Artek eta Arrasatek kultura eta aisialdi seguruari ematen dioten laguntza. Jaialdiaktokian tokikoaren garrantziaren ideia indartzea nahi du, hurbileko eta kalitatezko produktu baten aldeko apustu gisa.
Hurbileko artistak
Jaialdiak 0. kilometroko artisten aldeko apustua jarraituz, proposamen berri hauekfilosofia horren isla izango dira. Xabier Garrek eta Jon Gurrutxagak hasiera emango diote ‘Plus’ honi larunbatean, 19:00etan, Zigarrolako Elkano plazan. Xabi Garre,Señor No talde donostiarreko buru da, 30 urtetik gorako ibilbide musikal zabala du agertokietan eta dozenaka grabazio, eta beste proiektu batzuetan ere parte hartu izan du, hala nola,La Perrera, Las Brujas, Xabi Ta Petti, Pow pow pows, Dogo…Oraingoan Jon Gurrutxagarekin bateraigoko da eszenatokira, SUgramas eta Arima Beltza taldeko kidea. Bikote hau ez da rock and roll puruaz ahaztu, eta bere konposizioak errepasatuko ditu, Tom Waits, Bill Kirchen, El Tri…-en bertsioekin batera.
Igandean, 20:00etan, Jokin Vitoria Arrasate Blues-eko agertoki nagusira igoko da. Herriko plaza Sustrajazz proiektuaren aurkezpenaren lekuko izango da. Arrasateko bateriajoleak‘Sustrajazz’ hau garatu du karrera amaierako proiektu gisa. Vitoriak herri-doinuak aurkeztuko ditu Arrasaten, baina jazzera eramanda, “nire jatorriaren, nire sustraien azterketa da” dio artistak. Bertaratzen direnek, musikaz gozatzeaz gain, erraz ezagutuko dituzte“Maritxu Kajoi”edo “Errementari dantza”-ren doinuak.
Asteartean, gaualdi akustiko batekin agurtuko da Arrasate Blues.Kajoi tabernarekin lankidetzan, azken proposamen honek amaiera intimoa emango dio Arrasate Blues-i. Leire Etxezarreta eta Garazi Barrena herriko artistek Euskal Herriko talde handiak berrikusiko dituzte. Etxezarreta eta Barrena ez dira bakarrik egongo Herriko plazan (19:00), izan ere Asier Salaren, The Potes taldeko kidearen, eta Aitor Huizi biolin-jolearen, Huntzako kidearen, laguntza izango baitute.
Asteartekoa agur alai eta nostalgikoa izango da, oroitzapenez betetako proposamena,musika protagonista eta hari gidari dituela.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalareneta Eusko Jaurlaritzarenlaguntzarekin.
*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira