Arrasate Atletiko Taldeko 5 atletek parte hartu dute Juan Mugerza krosean

0
994

Gaur, neguko eguraldiarekin, euria eta lokatza askokin, Juan Mugerza krosaren 78. edizioa ospatu da Mintxetako (Elgoibar) instalazioetan, Arrasateko atleten partaidetzarekin. Emakumezko kadeteen S16 kategorian, eta 2.452 metroko distantziarekin, Maia Etxebarriak 30. postuan bukatu du, 10:48ko denborarekin, eta Lorea Xiang Cancelok 34. postuan, 10:58ko denborarekin.


S16 kategorian, gizonezkoen kadeteetan, eta 3.541 metroko distantziarekin, Unai Garciak 23. postuan bukatu du, 13:34ko denborarekin, Eñaut Bigenek 25. postuan, 13:40ko denborarekin eta Markel Errastik 37an 14:18ko denborarekin.Horien guztien parte-hartze ona izan da, baldintza klimatologikoak kontutan hartuta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen