Neomen kontzertuak Monterron bete eta publikoaren ‘beste bat!’ jaso du

0
1578

Zazpikotearen kontzertua arrakastatsua izan da bart Sanjoanen baitan. Irati, Leire, Amets eta beste 4 lagunek euren lehen lana zuzenean aurkezteari ekin diote oraintsu.

Bideoak: Herritar bat.

Bart Arrasaten Monterron parkea ikus-entzulez betetzea lortu dute. Orain arte sare sozialetan ‘Ilargi berriak eta ‘Hamen’ kantuak aurkeztuak ditu. Gainera, oraintsu lan berriaren aurkezpen birari ekin diote.

Atzo zuzenekoa eskaini zuten Monterron parkean, eta publikoak berau lepo bete zuen. Zazpi emakumeen kontzertua oso gustukoa izan zen, eta ‘beste bat! Beste bat!’ eskatu zuen.

Taldeak baietz erantzun zuen, eta jarraipena eman zion musika, kantu, dantza,… ikuskizunari. Halaber, iragarri egin zuen “laster diskoaren berri izango duzuela…”. Zorionak Neomak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen