Konfinamenduan zehar hainbat musikari eta DJak streaming bidez euren etxeetatik eskaini ostean, Gasteizko Jimmy Jazz jaialdiak ateak ireki ditu berriro zuzeneko musika entzun dadin. Deseskalada fase honetan, aretoak streaming jaialdi txiki bat eskaini du, Arkada Social, Brigade Loco, Rotten XIII eta The Guilty Brigade taldeekin.