Arizmendik galdu arren, Beco Laredori aurre egin dio (2-3)

0
557

Arizmendik partidu bikaina jokatu du gaur Beco Laredoren aurka. Nahiz eta hasiera batean talde kantabriarra arerio serioa izan bailarako mutilentzat, aurre egiten jakin dute. Partidu oso lehiatua egon da, eta azken setean erabaki da. Dena den, Arizmendi partidua irabazten hasi da.

Arizmendi – Laredo
1. set: 25-17
2. set: 13-25
3. set: 11-25
4. set: 25-21
5. set: 8-15

Gorka Gabilondo taldeko arduradunak adierazi duenez, “Oso pozik gaude jokatu dugun partiduarekin. Azkenean garaipena lortu ezin izan dugun arren, jokalariak oso pozik daude egin duten jokoarekin.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen