Arizmendi Ikastolako talde bat Mondragon City Challenge-ko irabazle

0
633

Testua eta argazkia: Arizmendi Ikastola.

Ostiralean Arrasateko Amaia Antzokian egin zen Mondragon City Challenge lehiaketako finalean, Arizmendi Ikastolako Almen guneko Maddi Urkiak, Izaro Hernandezek eta Harkaitz Leturigak osatutako taldeak eskuratu zuen lehenengo saria.

108 izan ziren lehiaketara aurkeztu ziren taldeak, eta horietatik 18 izan ziren aukeratuak beraien ideia garatu eta ekintzailetza
kooperatiboko proiektu bideragarri batera eramateko. Arizmenditik aurkeztu ziren talde guztietatik lau talde sailkatu ziren bigarren fasera, eta ondoren, talde horietako batek lortu zuen finalera pasatzea. Irabazleek Berlinera bidaia bat irabazi dute.

Proiektua aurkeztu zuten 18 taldeek Kooperatiba ibilbideek suposatzen duten esperientzia aberasgarrian parte hartu zuten
joan zen astean zehar. Ibilbide horietan, kooperatiba baten funtzionamendua barrutik ezagutu eta, gainera, Hontzako tirolinetara edo Arrikrutzeko kobazuloetara joateko jarduerez gozatu ahal izan zuten. Pasa den astean, gainera, talde finalistek elkarren artean aritzeko aukera izan zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen