‘Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko’ liburua aurkeztu dute Kulturaten

0
443

Preso dauden emakumeen bizipenak jasotzen dituen liburua aurkeztu da, eta bertan, Arrasateko Mugimendu Feministak gonbidatuta Oihana Etxebarrieta liburuaren idazleetako bat izan da.

‘Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko’ liburua aurkeztu dute Kulturateko areto nagusian 18:30etan, eta bertan, Arrasateko Mugimendu Feministak gonbidatuta Oihana Etxebarrieta liburuaren idazleetako bat izan da. Liburuak preso dauden emakumeen bizipenak jasotzen ditu.

Printzipioz liburua martxoaren 18an aurkeztekoa zen, Sarek abian jarritako 30 urte asko da, aski da, bizitza osoko zigorrik ez ekimenaren barruan, baina Covid-19a eragindako osasun egoeraren ondorioz atzeratu egin zuten. Aurkezpenean Larraitz Iparragirre eskoriatzarra, Marixol Iparragirreren ahizpa izan da ere.

Gaur egunean, aktibismotik zein akademiatik, emakume espetxeratuek bizitzen dutena azaleratu nahi duten ikerlanen bildumatxo bat da, espetxe-sistemak haiengan dituen eraginen ingurukoa: “Hainbat lan eta ikuspegiren arteko elkarrizketa bilatzen saiatu gara, argi-izpi ezberdinak ekartzeko asmoz, kartzeletako barrunbeetako zenbaitez ohartu eta hausnartzen jarraitzeko. Izan ere, eztabaida sustatu, gogoeta kolektiboa bultzatu eta gizartean gaia azaleratzen segitu nahi dugu, betiere analisi feminista bidelagun izanik”.

Askotariko iritzi eta ikusmoldeak topatu daitezke: espetxe-sistemaren izaera diskriminatzailetik hasiz, itxialdiari aurre egiteko emakume espetxeratuek dituzten erresistentzia-mekanismoekin jarraituz, euskal gatazkaren testuinguruko hainbat esparru jorratu eta emakume presoekin zuzenean lanean dauden profesionalen hainbat ekarpen jasotzeraino.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen