Aretxabaletako baheketan gazteen %47 inguru izan da, %0’5eko positibotasunez

0
682

Aretxabaletako gazteen %47k, Eskoriatzako %46k eta Leintz-Gatzagako %55ak hartu du parte. Denera 1.652 neska-mutilek egin dute proba, eta positiboak 8 izan dira guztira.

Argazkia: MB artxiboa.

Debagoieneko ESIk informatu du Leintz-Gatzaga, Eskoriatza eta Aretxabaletako 1.652 gaztek hartu zutela parte baheketan.

Zehazki, azaroaren 26 eta 27an egindako proba masiboan parte hartu zuten aretxabaletar gazteen %47’8k, eskoriatzar gazteen %46’5ak eta gatzagar gazteen %55,5ak.

Gainera, hiru udalerri horietako hezkuntza zentroetan ikasten edo lan egiten duten 178 pertsonari ere PCRak egin zitzaizkien.

Guztira 8 positibo atzeman dira, eta beraz tasa 0,5ekoa da, Arrasaten eta Bergaran egindako baheketetan baino baxuagoa.

Aretxabaletan egindako baheketan, txistu bidezko 21 test ere egin ziren, “bi tekniken emaitzak alderatzeko” Debagoieneko ESIk azaldu bezala.

Osasun-erakunde honek eskerrak ematen dizkie “proba egitera bertaratutako herritarrei, izan ere, kasu positiboak atzematea eta ondorengo isolatzea bide bakarra da kutsatze komunitarioa saihesteko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen