Aretxabaleta, Eskoriatza eta Gatzagako gazteak baheketara deitu ditu Osakidetzak

0
836

PCR probak Aretxabaletako Basotxo eraikinean egingo dira. Horretarako, aurrez hitzordua eskatu behar dute neska-mutilek. “Bailaran aurrez egindako baheketetan ez da %55eko parte-hartzea gainditu”, Debagoieneko ESIk azpimarratu bezala.

Osasun Sailak eta Osakidetzak baheketa kokatu dute biek ala biek “egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote”.

Dei egiten diete hiru herrietako 13 eta 40 arteko neska-mutil guztiei. PCRa egiteko aurrez hitzordua eskatu beharko dute gaur, azaroak 25, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, telefono hauetako bati deituz:

  • Aretxabaletako osasun zentroa: 943 71 19 59
  • Eskoriatzako osasun zentroa: 943 71 44 52
  • Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

PCR probak ateratzeko azpiegitura Aretxabaletako osasun zentroaren ondoko Basotxo eraikinean jarriko da, azaroaren 26tik 27ra.

PCRak arratsaldeko 15:30etik 20:00etara egingo dira. PCR lagina hartu nahi duten udalerriko ikastetxeetako ikasleek ez dute hitzordua eskatu beharko, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko baita. Emaitza denak SMS bidez bidaliko dira.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarrei gogorarazten diete “COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko”.

Debagoieneko ESIk azpimarratu du “bailaran egindako aurreko baheketetan ez dela %55eko parte-hartzea gainditu. Horregatik berresten dugu baheketan parte hartzea beharrezkoa dela kutsatzeak gutxitzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen