Beste urte batez, Santamas Komisiñuarekin elkarlanean, Arrasateko Gaztetxeak bi kontzertu antolatu ditu Santamasetarako. Santamas bezperan, abenduaren 21ean, gaueko 22:00etan, Arene 6 eta Larru Beltzak taldeak igoko dira Gaztetxeko agertokira. Santamas egunean, abenduaren 22an, DJ Mondongoren txanda izango da gaueko 23:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da. Ez da inolako erasorik onartuko.




