Ardatzek 2020-2021 ikasturterako matrikulatzeko epea ireki du

    0
    364

    Testua: Ardatz.

    Dagoeneko zabalik dago Ardatzen matrikula egiteko aukera. Urtero bezala, aurtengoan ere ikasleen beharrizanetara egokitutako eskaintza daukagu. COVID-19ak sortu duen testuinguruaren baitan, Ardatzek bere zerbitzuak moldatu ditu ikasleen egoera akademikoa indartzeko xedez.

    Materia bakoitzerako irakasle espezifikoak, tutoretza bidezko jarraipen pertsonalizatua eta ia hamarkada bateko esperientzia eskaintzen ditu Ardatzek.

    Aurten, berrikuntza gisa, 3N sistema informatiko/pedagogikoa jarri dugu martxan. 2 urtez sistema honetan lan egiten ibili ondoren, irakasleak ikaslearen jarraipen zorrotz bat egiten du sistema honetan oinarrituz, asistentzia, lanak, jorratutako irakasgaiak nahiz jarduerak… xehetasunez jasoz.

    Hezkuntza komunitate ahalik eta zabalenera iristeko asmoz, Ardatzek bere zerbitzua LH, DBH, Batxilergo eta Unibertsitate graduetara zabaldu du, materia zientifiko, humanistiko eta matematikoez gain latina, euskara, gaztelera eta ingelesa modu transbertsalean edota espezifikoan eskainiz, beharren arabera.

    Plazak mugatuak dira eta irailean matrikula doan izango da. Informazioa jasotzeko honako zenbakietara deitu dezakezue 943044702/ 685282700 edo info@ardatz.net helbidera mezu bat idatzi.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen