Aran Saiz Triok inprobisazioari ere tartea egin dio emanaldian

0
867

“Ez da jazz kontzertu bat baina inprobisatuko dugu” azaldu zuen musikari oñatiarrak atzoko kontzertuan. Pop edota funk doinuak ere eskaini zituzten.

Aurrera jarraitzen du Kulturate Akustikoak, Udaleko Kultura Sailak antolaturik, eta segurtasun neurriak hartuta.

Atzo arratsaldean ikus-entzule mordoxka bat bertaratu ziren Kulturatera, musikari oñatiarraren hirukotearen kontzertua ikus-entzuteko.

Pop, funk, jazz, … doinuak eskaini zituen, dotore eta sentimendu handiz. Proposamen musikal hau ‘Bidean’ CDan (Gaztelupeko Hotsak disko etxea) dago entzungai.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen