“Aprendicesko atzerapenengatik kalte-ordainik eskatu dio Udalak Moyuari?”

0
938

EH Bilduk galdera egin die Udal-gobernuko taldeei Osoko Bilkuran. PSEk adierazi duenez udal-teknikariak “LKSrekin hizketan dabiltza, eta azken ukituak zehazten ari dira”.

Irudia eta bideoa: Udala.

Aprendicesko obrak atzerapenekin gauzatu zituen Moyuak, eta Udalak horregatik kalte-ordain ekonomikoak eskatu ahal dizkio konstruktorari.

Horren inguruan galdetu die EH Bilduk gaurko Osoko Bilkuran Udal-gobernuko taldeei (EAJ-PNV eta PSE).

Kepa Urteaga zinegotziak adierazi du galdera hau “behin baino gehiagotan egin dudala Batzordean baita Osoko Bilkuran ere. Baina ez dut erantzunik jaso”.

Anuska Ezkurrak ez du gai hau Pleno irekian landu nahi izan, eta EH Bilduk salatu duenez “Udal-gobernuak Moyuari dirua oparitu dio”. EAJ-PNVek ukatu egin du.

Koalizioak gogora ekarri du Aprendicesko obretan “leihoak jarri barik zeudenean, ordurako Udalak leihoak ordainduak zituela”.

PSEko Victoriano Fuentesek adierazi duenez “Udalak beste txosten bat bidali zuen” enpresara leihoen gaia “argitu zezan”. Gehitu duenez, udal-teknikariak “LKSrekin hizketan dabiltza, eta azken ukituak zehazten ari dira. Astelehenean izango dugu horren inguruko informazioa”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen