Argazkia: MB Artxiboa
Añube musika taldeak, ‘Errautsetatik Loratzen’ diska berriaren berri eman zuen atzo, maiatzak 16, sare sozialetatik. Añuberen bigarren diska izango da eta 11 abestiz dago osatua. Gaur berriz, diskaren aurkezpen kontzertua Arrasateko Gaztetxean izango dela iragarri dute, ekainaren 21ean, 21:30ean.
San Juan jaiei hasiera emateko, kontzertu berezia prestatu dute, Kaparrak taldearekin batera. Kontzertura joateko sarrerak Arrasaten, Iluntz tabernan egongo dira salgai (Aretxabaletako Urbaltz eta Bergarako Arrano tabernetan ere sarrera eskuratzeko aukera izango da). Sarrerak, ekainaren 7an, 11:00etan jarriko dira salgai eta sarrera guztien erdia bakarrik salduko da tabernetan (200 sarrera inguru). Beste erdia, egunean bertan salduko dute.




