Añube taldeak kontzertua eskeiniko du bihar, osteguna, Udalako auzoko Uxarte jatetxeko pistinan. Kontzertua 19:00etan hasiko da eta sarrera igerilekuko berdina izango da; egun osoz 6,80€ eta 4,80€ arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Igerilekuak funtzionamendu berdina izango du eta ordutegiari dagokionez, 10:00-21:00 bainua, terraza 24ak arte. Bazkariak eta afariak emango ditugu.
Uxartetik furgonetan igo eta jeisteko aukera jarriko dute, furgonetak 8 plaza ditu. Erguin eskolako autobus paradan. Igotzeko bi tanda egongo dira 14:00-14:30 eta 17:00-17:30 tarteetan. Jeisteko, 22:00etatik aurrera. Uxartetik, kotxeetan doazenei, kotxeak beteta igotzeko eskatu diete.





