Trantsiziorako antolaketa esperientziak azaldu dituzte Ekotopaketek

0
713

Nazio ezberdinetako adituak eta arituak parte hartzen dabiltza Ekotopaketetako hitzaldietan, krisi ekosoziala eta aurre egiteko aukerak aztertzen.

Euskal Herriko II. Ekotopaketak aurrera egiten dabiltza, Jauzi Ekosozialak antolatuta, Uarkapeko hitzaldien bitartez.

Izan ere, gaur goizean eta arratsaldean hitzaldiak egin dira bertan, helburuetako bat ondokoa izanik: “Antola gaitezen krisi ekosozialaren aurrean!”.

Goizean zenbait solasaldi izan dira aukeran: ‘Non dago frenoa?’ solasaldia, ‘Euskal Herria, Industria Herria?’ solasaldia, ‘Porlanomania’ mendi-txangoa eta ‘Tourist como home?’ hitzaldia.

Uarkapen bertan elkarrekin bazkaldu ostean, arratsaldeko mahai-inguruari heldu diote: ‘Orain ez da berandu’.

Eva Vilaseca (Assemblea Catalana Per la Transició Ecosocial), Ostia/Soulevement de la Terre, Jauzi Ekosoziala eta Bizik parte hartu dute.

Gaur gauean Mikosis eta Ezezez taldeen kontzertuak izango dira, eta bihar Ekotopaketen itxiera egingo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen