Anporretako bideen egoera txarra [Herritar baten kexa]

6
1053

Anporretako bideen egoera txarraren inguruan, bideoa, argazkiak eta testua bidali digu herritar batek: “Udalak bide horiek markatu zituen eta ezagutzera eman eman zuen, baina gero baso bide horiek mantenduta zaindu behar dira, areagoa egungo egoeeran. Izan ere ezin gara herritik irten eta jende gehiago ibiliko da bide horietan”.

6 IRUZKIN

  1. Azkenean ia betik bezala,bide horiek baserritarrek beraien kabuz garbituko dituzte,ezeren truk.Beraiengatik ez bazen gure inguruko baso pista asko ta asko,egoera askoz txarragoan legozke,beraiek izaten bait dira desbrozadora,aizkora edota motozerra hartu ta gure inguruak garbitzen dituztenak,ta ez gure politikarien iniziatibak.

    Aupa Euskal Herriko baserritar guztiak!!

    • Aupa Euskal Herriko baserritar guztiak!!
      Dena den, zenbat aldiz ikusi ditugu bideak hesituta beraienak izango balira bezala? Eta txakurrak? Lasai paseuan eta bapatian baserriko txakurra suelto eta zure hanketan zaunka? Beraz, baserritar guztiak…. ba ez!

      • Bide horietako asko pribatuak dira, baserritarrenak, ez guztiak noski, baina bai uste ditugunak baino gehiago, eta kaletarrak bertan sartzen gara baimenik eskatu gabe beraien bideetara gurea izango zen bezala.

  2. Telesilla bat eroskitikan gora litzateke egokiña. Pinuak hain egoera kaskarrean egonda gehiago jausten jungo die. Jendea atrapauta geatzen badek ebakuaziorako opzioik onena, ze helikopteruak nun aterrizau eztauke.

  3. Bai, ta Garagartzara doan bidea ere haizetearen ondorioz zuhaitz eta adar eroriz josita dago, baita Arrasatetik Bergara arte doan bidegorria, baita ere Arrasatetik Eskoriatza arteko bidegorria. Argi dago izan ditugun haizete bortitzek zuhaitz pila bota dituela…sekulako pena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen