Annekdotas eta Penadas por la ley-k The Figueras Fest indartuko dute

0
1921

Kartelak: SAJB.

San Andresko Jai Batzordeak konfirmazio gehiago eman ditu jakitera, eta hauen artean Annekdotas artista dago:

“Anne Rodríguezen izen artistikoa @annekdotas da. Gasteizen finkatutako nafar honek, rapean eta musika urbanoan oinarritutako proiektu pertsonala garatzen du”.

Horretarako “rap baseak, trap, dembow eta reggaetoiaren influentziarekin uztartzen ditu. Ahots boteretsuaz eszenatokia ere firme pisatzen du. Bere letrak bortitzak, esperientzia pertsonalez eta inkonformismoz beterikoak izan ohi dira”.

Ildo beretik, baina punk-rocka jorratuz, Penadas por la ley taldea ariko da. Jatorriz argentinarra da eta 1993an sortua, baina egun Bilbon finkatuta dago, eta sorrera hartatik ‘Fabi’k abeslari, baxu-jole eta letren egile dihardu.

The Figueras Fest maiatzaren 2an ospatuko da Gudarien plazan, eta oro har San Andresko Jaien harira, jaietako mertxana erosgai dago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen