Anne Igartiburuk Amaia Albesen diseinu batekin distira egin du Zinemaldiko alfonbra gorrian

0
1530

Argazkia: Woman.

Amaia Albes diseinatzaile arrasatearrak aurten Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioaren inaugurazio ekitaldian Anne Igartiburu aurkezlea jantzi du. Aurkezleak eskotea asimetrikoa zuen soineko zuri bat jantzi du. Ez da Amaia Albesek ‘Zinemanldiko izarrak ikusten’ ekimenean parte hartzen duen lehen urtea. 2018ko edizioan Cayetana Guillen Cuervok jantzi zuen arrasatearraren diseinuetako bat.

Amaia Albesen diseinuak ere ikusi ahal izan dira zinemarekin lotutako beste ekitaldi batzuetan. Amaia Remirez ekoizle eta gidoilaria jantzi zuen Goya sarietan eta Canneseko Zinemaldian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen