Ane Odriozolak ‘El valle del hierro’ (Grupo Planeta) aurkeztuko du Kulturaten

0
485

Arrasateko BAZeko langile honek bere laugarren eleberria idatzi du, eta ostegun honetan aurkezpen irekia egingo da Kulturaten.

Artxiboko argazkia eta Kartela: Ane Odriozola.

Ane Odriozola (Legazpi, 1979) idazleak ‘Gibola’ trilogiaren sortzailea dugu: ‘El secreto de Gibola’ (2018an argitaratua), ‘La sombra de Gibola’ (2020an) eta ‘Conspiración en Gibola’ (2021ean).

Bere orain arteko ibilbide laburrean, gutxienez honako bi sariak lortu ditu: Círculo Rojo saria 2019an eta Iparragirre Saria euskarazko narratiba atalean 2021ean.

Laugarren eleberriarekin argitaletxe tradizionaletara egin du jauzi, NdeNovela-ren eskutik, hau da, Grupo Planetaren fikziozko zigilu berriaren eskutik.

Arrasateko aurkezpena Kulturateko areto nagusian izango da ostegun honetan, ekainak 13, arratsaldeko 19:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen