Ane Leux-ek kontzertu malenkoniatsua eman du Arrasate Bluesen

0
3441

Kantautore donostiarrak ‘blues’ erakustaldia eman du Mondragon Hoteleko Ondareko terrazan, Ibai-Arteren eskutik.

Aurrera jarraitzen du Arrasate Bluesek, eta ikus-entzule askok jarraitu dute gaur arratsaldeko emanaldia, eguraldia lagun.

Ane Leux abeslari eta gitarristak, bateria-jolearekin batera, desamodioaren inguruko abestiak partekatu ditu zenbait hizkuntzatan, eta publikoaren txaloak lortu dituzte.

Datozen egunetan ere zer entzuna, zer ikusia eta zer gozatua izango da Arrasate Bluesen eskutik.

Erlazionatutako albistea:

Ane Leux: “Ilusioz beteta goaz Arrasatera gure musika partekatzera”

2025eko uztailaren 17an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen