AMeko Orkestra Sinfonikoaren kontzerturako sarrerak oraindik eskuragarri daude

0
369

Testua eta argazkia: Arrasate Musikal.

Dena prest abenduaren 17an, igandea 13:00etan Uarkape Pilotalekuan, Arrasate Musikalek eskainiko duen Orkestra Sinfonikoaren kontzerturako. Kontzertu historiko hau  Arrasate Musikaleko 50. Urteurrenaren azken ospakizuna izango da. SARRERAK ORAINDIK ESKURAGARRI DAUDE,  Kajoi, Aterpe eta Ezkiña tabernan eta aldi berean Arrasate Musikalen ere. Igandean, eguerdiko 12:00etan irekiko dira Uarkapeko leihatilak geratzen diren sarrerak saltzeko.

Animatu zeu ere historia horren partaide izaten.

2022-23 ikasturtean hasi ziren Arrasate Musikalen 50. urteurrenaren ospakizunak:

• Urrian Banda Gazte Banda nagusiak kontzertu bat eskaini zuten elkarrekin.

• Azaroan, 50. urteurreneko historiaren argazki-erakusketa egin zen Kulturaten.

• Azaroan eta otsailean 2 hitzaldi antolatu ziren. Bata Arrasate Musikaletik irtendako musikari profesionalekin eta bestea Arrasate Musikalen ibilbidea 1972an hasi zuten irakasle batzukin.

• Martxoan kontzertu bat egin zen Orkestra eta Banda elkarrekin Uarkape pilotalekuan eta Arrasateko hainbat abesbatzarekin eta Arrasate Musikaleko musika-lengoaiako haurrekin batera aritu ziren.

• Ekainean, Debagoieneko musika-eskolen topaketa bat egin zen Arrasateko kaleetan.

• Ekainean Bandak + The Potes tokiko taldeak kontzertu bateratua eman zuen.

Ospakizunekin amaitzeko, Juan Arzamendik 1975ean sortu zuen Orkestraren ibilbidea hasi zuten musikariak, Arzamendiren gidaritzapean aurrerago izan zituen musikariak, Arrasate Musikaletik atera diren profesionalak, Eskolako egungo irakasleak eta egungo Arrasate Musikaleko Orkestrako kideak elkartu ditugu, Beatriz Arzamendi eta Unai Urrechoren gidaritzapean.

ARRASATE MUSIKALEKO ORKESTRA SINFONIKOA

1974ko udaberrian, Udalak Juan Arzamendik zuzentzen zuen Udal Banda kendu zuen, eta hori galga izan zen Arrasaten musikaren garapena aurrera egin zezan. Horrek areagotu egin zuen Juan Arzamendik Arrasate Musikalen ikasle-talde bat sortzeko zuen nahia.

1975eko urtarrilean Juan Arzamendi Orkestra osatzen hasi zen lehen mailako 32 ikaslerekin, hutsetik hasita. Kontuan izan behar da garai hartan Arrasaten inork ez zuela harizko instrumenturik jotzen: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, Arrasate Albina Madinabeitia biolinista handiaren sorlekua izan arren. Berak esan ohi zuen Arrasate Musikaleko Orkestraren entseguek Orkestra Nazionalekoen antza zutela, musikarien seriotasun eta aplikazioagatik. Juan Arzamendik musikari bakoitzaren mailari egokitutako musika eskaintzen zuen, moldaketak eginez.

Orkestraren lehen kontzertua 1976ko ekainaren 22an izan zen, Amaia Antzokian, Arzamendik berak konposatutako Gogorapen Poema Sinfonikoarekin.

Orkestra berehala bihurtu zen Mondragonen kultur enbaxadore. Sortu eta gutxira hasi ziren euskal lurraldean ezagutarazten, eta geroago lurralde nazionalean eta atzerrian. Estatu nazionalean egindako kontzerturik nabarmenenak hauek izan ziren: Donostia, Bilbo, Gasteiz, Madril, Merida, Salamanca eta Santiago de Compostela, eta atzerrian: Bordele, Hendaia, Londres, Alemania eta Italia.

Orkestrak, Bergarako Orfeoia, Gasteizko Manuel Iradier Abesbatza, Durangoko, Gernikako, Legazpiko, Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko Goikobalu abesbatzekin ere parte hartu zuen.

Sortu eta urte askotara, Estatu osoan ezaugarri hauek zituen Orkestra bakarra izan zen. Garaiko musika-kritikari batzuek ere “mirari kulturaltzat” jo zuten Arrasate Musikaleko Orkestra.

Orkestra honen parte miresgarria izan ziren, baita ere, interprete gazteei laguntzen zieten irakasle edo musikazaleak: horien artean, Albina Madinabeitia nabarmendu behar da, Orkestra Nazionalean erretiroa hartu ondoren Arrasate Musikalen sartu zena, edo Arturo Goicoechea piano-jotzailea, inork ez baitzuen sinesten musikaren profesionala ez zenik, neurologoa baizik, eta baita Luis Sagasta eta bere orduko batzordekideak ere, kontzertuen kudeaketari dagokionez.

Juan Arzamendiren ondoren hauek izan ziren orkestra zuzendu zutenak: Jose Ramón Vitoria, Jesus M.ª Echeverria, Fernando Etxepare, Amaia Garro, Alfredo González, Alberto Díaz, Domentx Ucin eta egungo Iker Olazabal.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen