Argazkiak: Arrasate Musikal.
Biek ala biek kalejira bana eskainiko dute ostiral honetan, hain zuzen, gazteenek 17:30ean eta gaitariek 19:00etan.
Ekimeneko parte-hartzaileek “herriko kaleak girotzea espero dute”. Banda gaztea 10-15 urte bitarteko 25 bat musikarik osatzen dute. “Igor Larrañagaren zuzendaritzapean lan ederra egiten ari dira”.

Arrasate Musikaleko Gaiteroak adin guztietakoak dira, eta “ikasle dexente daude Arrasate Musikalen eta egun horretan kaleak girotzen egongo dira”.
Bi emanaldiak Zezilia Erromakoa edo Santa Zezilia egunaren harira ospatuko dira ohi denez.




