Amen taldeen arteko partiduak Mojategin jokatu ziren atzo goiz eta eguerdian, eta Uarkapen bazkari jendetsua ospatu ostean, Kulturatek sari banaketa eta luncha hartu zituen iluntzean.
Lehiaketa Valladolideko Vacceas taldeak irabazi zuen, eta Maider Morras Azpiazu alkatearen eskutik saria jaso zuten.
Txapeldunordeak Pirolitika arrasatearrak izan genituen, eta bere babesle nagusia Soinuapro-ren aldetik jaso zuen saria.
Hirugarren Blasfemmes talde donostiarra izan zen, MLAKOOPen (Mondragon Lingua eta Alecoop-en bat-egitea) eskutik saria jasoz.
Alcorcon udalerriko Tigresas laugarren izan ziren, eta Kanpazar Harrobiak enpresako ordezkariak eman zien saria.
Pirolitiken izenean, Belen Aranbarri Gonzalezek eskerrak eman zizkien “Arrasateko negozio eta taberna txiki guztiei gugan konfiantza jartzeagatik, eta datorren urtean espero dugu euren babesa berriro izatea. Urtebete daukagu Arrasatera talde gehiago ekartzeko”.





