Amaitu da ’12 ikastetxe 12 tontor’ ekimena

0
504

Testua eta argazkia: LEK.

Leintz Eskola Kiroleko partaide diren familiak bailarako arnasgune naturaletaz gozatzera bideratzeko asmoz, ikasturte berezi honetako azaroan “12 ikastetxe 12 tontor” ekimena abiatu genuen. Bada, 7 hilabete igaro ondoren heldu da ekimenari amaiera emateko momentua.

Ekimen honen bukaerako balorazioa bikaina da. Izan ere, 212 ikaslek hartu dute parte eta orotora, guztion artean 2020 tontor igo dituzte. Erronka amaitzeko 12 tontor igo behar izan dituzte ikasleek eta guztira, 144 ikaslek lortu dute helburua betetzea. Horrela, dagoeneko gazte hauek beraien argazkiekin osatutako diploma jaso dute eta ekainaren hasieran aldiz, mendizaletasunarekin loturiko opari bana bereganatuko dute. Horrez gain, 6 eta 11 tontor igo dituzten ikasleen artean, oparien zozketa bat egingo da datozen egunetan. Adi egon datorren asteko post-ari bertan zozketa zein ekimeneko laburpen bideoa argitaratuko ditugu eta!

Bestalde, aurreko post baten aipatzen genizuen bezala, LEK-eko saioak ekainean zehar ere luzatuko dira, hilaren 18an amaituko direlarik. Azken hilabete honetan, saioak ekintza bereziz hornituko ditugu, ikasturteari agur bikain bat eman diezaiogun.

Udako kanpusak

Udara begira ere, kirol elkarte ezberdinak kanpus eta ekintzak antolatzen hasi dira. Hemen aurki dezakezue bailarako elkarteek antolatutakoen informazioa: Aresko-ko saskibaloi kanpusa MONDRA futbol kanpusa, UDA futbol kanpusa, BURDINOLA Hockey patinak kanpusa, OINTXE saskibaloi kanpusa, ARRASATE ESKUBALOI kanpusa, Kirol egokituko kanpusa

Gipuzkoako Xake txapelketa Azkoitian

Azkenik, Gipuzkoako Xake federazioak egindako gonbitea luzatzen dizuegu: Larunbat honetan, hilak 29, zonaldeko eskolarteko txapelketa jokatuko da Azkoitian eta bertan, interesa duen edonork hartu dezake parte. Xakea gustoko izanez gero, honako estekaren bitartez eman dezakezue izena aipatutako txapelketan. Animatu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen