Beheko testua: Arrasateko Udala.
Amaia Antzokiko proiektorea ustekabean matxuratu da, eta, ondorioz, asteburuan aurreikusita zeuden film emanaldiak bertan behera geratuko dira. Sarrera erosita zuten pertsonei zuzenean abonatuko zaie sarreraren prezioa.
Udalak dagoeneko hartu ditu beharrezko neurriak arazoa konpontzeko, eta lanean ari da zerbitzua ahalik eta azkarren berreskuratzeko.
Berriro martxan jartzeko dataren berri emango dugu datozen egunetan gure ohiko kanalen bidez.



