Amaia Antzokiko programazioak bere horretan jarraitzen du

1
614

Amaia Antzokiak hainbat ekitaldi antolatu ditu asteburu honetarako. Nahiz eta herria asteburuan alerta gorrian sartu (aurreikuspenen arabera), aurreikusita zeuden jarduera guztiekin aurrera jarraitu nahi dutela adierazi dute udaleko kultura sailetik. Hori dela eta, horrela gelditzen da asteburu honetako kultur programazioa antzokian:

Larunbata:

 ‘Botadun katua’ antzezlana: Larunbata (17.00)

‘Botadun Katua’ (Charles Perrault idazlearen atzerki moldaketa) ikusteko aukera izango dute Arrasatearrek bihar bost euroren truke. Oholtzaren gainean Ugaitz Alegria izango da Galder Perezen testuarekin. Glu Glu antzerki konpainiak ekarriko du ekimena Amaia Antzokira.

Igandea:

‘Vicky el vikingo: la espada mágica’ pelikula (16.30)

Marrazki bizidunetako pelikula, umeendako.

Akelarre’ pelikula (19.30)

Lorea Ibarra aktore arrasatearrak filma aurkeztuko du Amaia Udal Antzokian, Imanol Gallego kazetari arrasatearrak lagundurik. Aurkezpenaren ostean filma ikus-entzun ahal izango da, hain zuzen, aurtengo Donostiako Zinemaldian film onenaren sarirako lehiatu den filma.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen