Amaia Albes eta Loreak Mendian izango dira aurten Zinemaldian

0
1063

Albes aurreko bi urteetan ere aritu da zinemaldian bere diseinuekin.

Amaia Albes eta Loreak Mendian diseinatzaile arrasatearrak Zinemaldira joango diren modako enpresen artean egongo dira aurten. Albes aurreko bi urteetan ere aritu da zinemaldian bere diseinuekin.

Irailaren 18tik 26ra ospatuko da Donostiako Nazioarteko Zinemaldia, eta Covid-19ak baldintzatutako 68. edizioa izango da. Guztira, 21 euskal moda-enpresa izango dira Zinemaldian, ‘2020ko Zinemaldiko izarrak janzten’ ekimenaren barruan, jaialdiak iraungo duen bederatzi egunetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen