Altamirako jaiak gaur (ostirala) hasiko dira

0
524

Argazkia: MB artxiboa.

Gaur arratsaldean hasiko dira Altamirako jaiak. Jaiak gaur, ostirala, eta bihar, larunbata, ospatuko dira, eta auzoko jai batzordeak egitarau zabala antolatu du adin guztientzako ekintzekin.

Apirilak 21, eguakotxa:

18:30ean jaixei ongi eTOURria etxafleruekin. Col d’Altamirara igoera (II. edizioa)
19:00etan auzo-tabernaren irekiera (heltzen diren lehen hirurei tragua musu-truk)
20:00etan gaztetxoendako zinema (jantzi pijama politta ta ekarri norbere afarixa)
22:30ean musika (acoustique, Km0)

Apirilak 22, zapatua:

10:00etan etxafleruak & yoga (Ying & Yang)
11:00etan atartien arteko omelette txapelketa. Umeendako jolasak
11:30ean auzo-tabernaren irekiera
13:15ean euskal dantzak
15:00etan auzo-bazkarixa Herri-gain elkartean (tiketak Altamirako albaitaritzan salgai)
17:30ean etxafleruak. Marrazki lehiaketa
18:00etan txantxiku-jolas txapelketa (baietz aurten be komisiñuak irabazi!). Txokolatada. Gaztetxoendako tailerrak, buruhandiak,…
20:00etan musika festa (DJ Goikolea)
22:00etan su artifizialak

Ondo pasau!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen