Etxebizitza Sindikatuko eta etxe blokeetako hainbat lagunek aldarrikatu dituzte “abusuzko klausulak ezartzeari uztea, beharrezko konponketak egitea eta prezioak justifikaziorik gabe ez igotzea”.
Hainbat bizilagunek gaitzetsi dute “Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaindu behar dugula, jabeak bagina bezala”.
Era berean “La Caixak, aseguruak kontratatzera behartzen gaitu, guk aukeratzen ez ditugun baldintzetan. Errentatzaile gisa, eurek izan beharko luketenean, euren jabetzak zaintzeko ardura”.
Gainera “mantentze gastuak ordaintzera behartzen gaitu. Kobratu arren, ez dira espazio komunen egoera ona bermatzeko beharrezko lanak egiten”.

Espazio amankomun hauek “elkarbizitzarako gune izatetik urrun, egoera negargarrian, ahaztuta eta hondatuta
dauden lekuak dira”.
Horregatik guztiagatik galdetu egin da ea “non dagoen La Caixaren erantzukizuna? Non dago hilero gure alokairuak ordaintzen ditugunon bizi-kalitatearekiko konpromisoa?”.
Bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatuak gogora ekarri dutenez “baldintza duinetan bizitzeko oinarrizko baliabideen konponketak, hala nola bitrozeramika, hodi edota galdaretako konponketak, jabearen erantzukizuna dira, La
Caixarena, ez maizterrona”.
Hori egin ez eta “babesik gabe uzten gaituzte, justifikaziorik gabe alokairuen prezioak handitzen jarraitzen duten bitartean”.

“La Caixak, gehiago irabazteko ahaleginean, etxebizitza hauen izaera sozialari muzin
egin diola, jabeari, eraikinok leku bizigarri, duin eta bidezkoa bermatzea eskatzen dion izaera soziala”.
Elkarretaratzean “dagokiguna exijitzeko bildu gara. Ez gara zifra hutsak kalkulu-orri batean. Bizilagunak gara, maizterrak gara, eta duintasunez bizitzeko eskubidea dugu”. Bilkurak hiru aldarrikapen nagusi egin ditu:
“Abusuzko klausulak ezartzeari uztea, beharrezko konponketak egitea eta prezioak justifikaziorik gabe ez igotzea eskatzen dugu”.
“Etxebizitzaren negozioa amaitu behar da, eta La Caixak bere jabetzako etxebizitzen ardura eta erantzunkizuna hartu
behar ditu”.
Etxebizitza Sindikatuak berritsu duenez “pertsona guztiontzat etxebizitza duina, doakoa eta unibertsala erdietsi arte, honelako borrokak eguneroko ogia izango dira langileontzat. Antola gaitezen gure dena eskuratzeko!”.




