Alkideba Ointxek Lehen Maila Nazionalera igoera lortzeko aukera izango du bihar Iturripen

0
255

Testua: Ointxe!

Gaur arratsaldean Iturripen Getariaren aurka garaipenak eskuratzen badu Lehen Maila Nazionalera igoera ziurtatuko lizkioke Alkideba Ointxek. Titularrak EBA Ligako taldeak eraman ohi ditu, baina Ointxeko harrobiko taldeak emaitza onak lortzen ari dira aurten jokatu dituzten lehiaketetan. Kadeteak eta juniorrak Espainiako txapelketara joateko postu bat lortzeko zorian daude, eta Alkideba Ointxe 2. mailako liderra da.

Hain zuzen ere, Alkideba Ointxe da asteburu honetan Lehen Maila Nazionalera igotzeko aukera izango duen taldea. Liga amaitzeko bi partidua falta direnean, garaipen bakarra behar du mailaz igotzeko.

Lehen aukera bihar, larunbata, du Iturripen, 17:00etan Getariako keta Babyauto Sharksen aurka. Getariako taldea 6. postuan dago, 4 garaipen eta 6 porrotekin. A priori aukera ona dirudi Alkideba Ointxerentzat eta azken jardunaldira arte ez itxaroteko.

Alkideba Ointxe 23 urtez azpiko taldea da, eta Ointxeko harrobitik irtendako jokalari gazteek osatzen dute. Jokalarietako batzuk EBArekin entrenatzen ari dira eta denboraldi honetan ere EBA taldearekin minutuz gozatu ahal izan dute. Hor daude, esaterako, Alex Lorenzo, Enaitz Errasti, Txomin Ayastui, eta Oier Badiola.

Lehen Maila Nazionalera igotzea, hain zuzen ere EBAtik beherako mailara, parekorik gabeko gertaera izango litzateke Arrasateko taldearentzat, hurrengo denboraldirako EBA ligan eta beheragoko mailan jokatuko lukeena, non harrobiko balio gazteek euren prestazioak asko hobetu ahal izango lituzketen lehen taldera jauzi egiteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen