Aldirako diru laguntzen Plan Estrategikoak eztabaida sortu du gaurko bilkuran

0
1011

Gaur udaletxean ospatutako bilkuran Arrasateko Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa onartzeko proposamena abian jarri da EAJ/PNV eta PSE-ren aldeko botoei esker. Izan ere, Lege orokorrak ezartzen duenez Herri Administrazioetako organoek legea aplikatzerakoan lortu nahi dituzten helburuak eta ondorioak lortzeko behar izango duten epea, aurreikusitako kostuak eta horien finantzabideak zehaztu behar dituzte Plan Estrategiko baten barnean.

Aurkeztu den Plan estrategikoan Arrasateko Udalak ematen dituen dirulaguntza programa eta lerro guztiak jasotzen dira. Bakoitzean ondorengo aspektuak zehaztatzen dira:

-Lortu nahi diren helburuak.

-Dirulaguntzaren modalitatea.

-Nori dagoen zuzeandua programa edo lerroa

-Zenbatekoa

-Aurrekontu aplikazioa

Honi buruz Igor Urizar, Elkarrekin Arrasateko zinegotziak ondorengoa adierazi du: “Puntu honetan ez dut uste gehiegizko beharra dagoenik gure kontrako botoaren zergatia azaltzeko. Legedi honetarako Udal gobernuak aurkeztu duen dirulanguntza plan estrategia ez zaigu soilik gutxiegia, kontinuista, kontenplatiboa eta klientelista iruditzen; Arrasaten gako diren arazo sozialei ez die fundamentuz aurre egiten eta are okerrago, ez dago horretarako planteamendurik ezta borondaterik ere. Hemen bi zati nagusi nabarmenduko nituzke, alde batetik elkarte, erakunde eta abarrei bideratutakoa; batez ere euren funtzionamendu eta ekintzetarako. Eta beste aldetik dirulaguntza finalistak, izaera aldetik ekoizpen eredu honetan eratzen diren ezberdintasun sozialak xamurtzeko zuzenduak.”

EH Bilduko Maider Morrasek honakoa adierazi du: “Igorrek esan duenaren harira, guk udal gobernuari eskatzen diogu dirulaguntzen plan estrategiko honetan gauzak aldatu behar direla. Udal Gobernuak askotan esan du ekonomikoki oso saneatuta daudela kontuak, baina nahiz eta behin eta berriz aldaketa bat eskatu, ez dugu aldaketarik ikusten aurkeztu den plan honetan. Uste dugu kontraesan bat dela eta horregatik kontra bozkatuko dugu. Kasu gehiago egin beharko litzaieke eskaera ezberdinei”.

Erantzun bezala, EAJ-ko Ander Garayk honakoa erantzun die: “Plan hau hurrengo hiru urteetarako plan estrategikoa da baina bertan aldaketak eta negoziaketak egon daitezke. Lehenengo fasea bidalita dago barne antolaketako kideei eta hor egon daitezke aldaketak eta proposamenak, beraz hor lantzeko aukera dago.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen