Herritarrentzako, komertzioentzako,… bilera hauetan PERIA aztertuko da. Bi helburu nagusi ditu EH Bilduk: “iritziak jasotzea” eta koalizioaren “ekarpenak partekatzea”.
Zabalik dago Arrasateko Herrigune Historikoa eta Arrabalak erabat birgaitzeko Plan Berezia (PERI) berrikusteko prozesua.
Horren harira, Arrasateko EH Bilduk bi bilera ireki egingo ditu urtarrilaren 28an, Kulturateko areto nagusian, 14:30ean eta 18:30ean, “interesatuek ondoen datorkien orduan parte hartu ahal izateko”.
Bileron helburuak bi izango dira “nagusiki. Batetik, herritarrek zein inguruko negozioen arduradunek Planaren berrikuspenari begira dituzten proposamen eta iritziak bertatik bertara jasotzea”.
“Bestea, Arrasateko EH Bilduk berrikuspen horretarako egin dituen ekarpenak interesatuekin partekatzea”.