Bertako Jai Batzordiak antolauta, poteo kulturala eguerdi partean ospatu da. Gainera atsaldian eta gabien ekitaldi pilo bat egongo die Arrasateko arrabal hontan.

Nebraska tabernak hartu dau lehen ekitaldixa, eta bertan Irati Muxika eta Lander ‘Bixke’k albokei erain dutzie. Eurekin batera beste lagun batek panderuai erain dutza.

Ohittura dan moduan, Ane Zuazubiskar Iñarra eta Xabi Igoa Eriz bertsoak eskaini dittue. Aittatzekoa da be Kultura zinegotzia Andoni Arratibel bertan izen dala.

Batzordiak be antolatuta, urdaiazpikoa eta txorizoa dastatu ahal izan die musu truk Nebraskan.
Poteo animatua tabernarik taberna ibili da, eta atsaldian eta gabien ekitaldi gehixau egongo die aukeran.




