Albinaren eta Divina arrasatearraren drag showak txalo beroak lortu ditu

    0
    2182

    Divina Comedia arrasatearrak eta Albina Stardust burlatarrak, dantzarien laguntzaz, umorea, musika, dantza,… eskaini dizkiote publikoari, Seber Altube plazan.

    Ikus-entzule ugarik jarraitu dute erakustaldia, eta besteak beste, ‘Hator hator’ abestiaren bertsio inklusiboa ikus-entzun dute, besteak beste familietako haurrek.

    Errepertorioaren artean Zea Mays-en ‘Negua joan da ta’ edota Maria Carey-ren ‘Wall I want for Christmas is You’ izan dira ere.

    Eguberrietako saio berezi honek txalo beroak lortu ditu, eta bihar, abenduaren 30ean Yogurinha Borovaren txanda izango da, neskatila, mutiko zein haur ez-bitarrentzako ikuskizunarekin: ‘Amona molona’.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen