Al-Andalusen lagunak Andaluziaren Eguna ospatzen ari dira

0
914

Goiz partean Alegría de la Sierra taldeak kontzertua eman du, eta ondoren Lourdes Oncala sevillana taldeak erakustaldia eman du, publikoaren txalo beroak jasoz.

Kultur elkartea gaurkoan jai giroan da, eta lagun ugari bertan dira andaluziar erregioaren edo nazioaren eguna ospatzeko.

Lehena oholtzara igotzen Alegría de la Sierra taldea izan da, eta kontzertu estimatua eskaini dute. Ondoren, Lourdes Oncala sevillana taldearen txanda izan da.

Bertako irakasle eta ikasleek dantza erakustaldia eman dute, eta ikus-entzuleen txalo beroak nahiz ‘ole!’ak jaso dituzte.

Orain Al-Andalusen lagunak bazkaria ospatzen dabiltza, eta arratsalde-gau partean beste bi emanaldi izango dira: Malendantza eta La Piti por Rumbas taldeekin. Ondo pasau!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen