Akordeoi Txapelketako parte hartzaileei harrera egin zaie gaur Udaletxean

2
1144

Akordeoi Txapelketako parte hartzaileei harrera egingo zaie gaur Udaletxean. Iaz covid-ak eragindako pandemiaren ondorioz bertan behera geratu ostean, akordeoi zaleek abendu honetan izango dute musika tresna honetaz gozatzeko aukera. Aurreko urteetan bezala, kontzertu bereziak egingo dira Aita Menniren Ospitalean, Kulturaten eta Aretxabaletako Arkupen.

Nazioarteko Txapelketan 6 akordeoilarik hartuko dute parte: Maryua Arol bielorrusiarrak, María Cubas espainiarrak, Kamil Dmochowski poloniarrak, Yilin Han txinatarrak, Adam Maksymienko poloniarrak eta Piotr Motyka poloniarrak. Bestalde, Gipuzkoako Lehiaketan 28 musikari izango dira, eta 146k Gipuzkoako Jaialdian.

1975ean, Gipuzkoako Akordeoi Konfederakundeak (orain HAUSPOZ dena) lehen lehiaketa antolatu zuen, akordeoia indartzeko. Ordutik hona, denon esperientzia eta lanaz, egitura sendo bat osatu du: “Egitura honetan, mailetan islatuta, norba-nakoaren hobekuntza indartzen du eta ikasle eta irakasleen lana saritzen, gure ahalmenen neurrian. Pertsona eta musikari moduan, bizipen aberasgarria da, parte-hartzaile eta laguntzaile guztiek ondo pasatzea lortzea espero duguna”.

2 IRUZKIN

  1. Ereñu!!!!! Ekintza kultural denak bertan behera eta bitartean Maria hauteskundeei begira parranda lanak egiten??? Gazteak baino okerragoa, hor nonbait!

    • Sartu etxean eta eman bizpahiru buelta giltzari. Leihoak eta pertsianak jeitsi, eta bi maskara jarri. Horrela Gabonak pasa arte. Denon artean lortuko dugu Covid gainontzea. Biratean ez atera etxetik!! Denok etxean yaaa!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen