Akordeoi jaialdia eta txapelketak izango dira asteburuan Arrasaten

0
2632

Gaur eman zaio hasiera jaialdiari, eta bi lehiaketa ere izango dira, baita kalean antolatutako ekitaldiak ere. Sari banaketa nagusia igandean izango da, 20:00etan hasita eta herritar guztientzat zabalik.

XXXII “ARRASATE HIRIA” NAZIOARTEKO AKORDEOI-LEHIAKETA

Erreferentziazko hitzordua da, naziaortean kontzertuak eman nahi dituzten maila goreneko akordeoilari guztientzat.

32 urte hauetan, Txina, Errusia, Frantzia, Danimarka, Grezia, Portugal, Eslovenia, Eslovakia, Polonia, Lituania, Serbia, Alemania, Finlandia, Ingalaterra, Norvegia, Italia, Kazajstan, Ukraina, Letonia, Bielorrusia, Kroazia, Estonia, Espainia, Hungaria, Suedia, Austria eta Suitzako akordeoilariek parte hartu dute, besteak beste.

Aurten, 13 parte-hartzaile ditugu, herrialde hauetakoak: Euskadi, Txina, Bulgaria, Eslovakia, Serbia, Finlandia, Errusia, Eslovenia, Espainia, Lituania, Katalunia, Austria eta Frantziako.

Aurtengo epaimahaia hurrengo nazioartean zona handia duten akordeoi joleek osatuko dute: Vincent Lhermet (Frantzia), Stefan Hussong (Alemania), Mateja Zenzerovic (Euskadi – Katalunia), Bjarke Mogensen (Danimarka), Veli Kujala (Finlandia) eta Claudia Buder (Alemania).

II “ARRASATE HIRIA” NAZIOARTEKO AKORDEOI ETA GANBERA MUSIKAKO LEIHAKETA

Ganbara musikako goi mailako proiektuak nazioarteko eszenan aurkeztu nahi dituzten naziaorteko akordeoia daramaten taldeentzat erreferentziazko lehiaketa berria.

Lehiaketak bi fase izan ditu: lehenengo Online fasea, aurre selekzio gisa, eta finalera joango diren 5 talde.

Azken fasea abenduaren 6an izango da, larunbata, 16:30etik aurrera Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan.

Polonia, Portugal, Alemania, Kroazia, Euskadi eta Espainiako 5 taldek hartuko dute parte.
Epaimahaia hurrengoek osatuko dute: Claudia Buder (Alemania), Mateja Zenzerovic (Euskadi – Katalunia), Stefan Hussong (Alemania) eta Veli Kujala (Finlandia).

XLV GIPUZKOA AKORDEOI-LEHIAKETA

Gipuzkoa, Euskal Herria eta estatu guztiko parte-hartzaileak. XLIV edizio hauetan, Asturias, Aragoi, Galizia, Murtzia, Nafarroa, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Madril, Kantabria, Errioxa eta Euskal Herri osoko akordeoilariak izan ditugu urteetan zehar.

Hiru mailaz osatua: Haur Maila (14 urtera arte), Junior Maila (14-17 urte bitartekoa) eta Seniorra (18tik gorakoa). Nazioarteko lehiaketa garrantzitsuen egitura berberarekin.

Espainiar estatuan antolatzen diren akordeoi lehiaketen artean ezagunena da.

Bere pedagogia- oinarria goi- mailakoa da, eta batez ere kontserbatorioetako mailen beharretara egokitua dago.

Aurten, 25 parte-hartzaile ditugu, jatorri hauetakoak: Euskadi, Aragoi, Kantabria, Katalunia, Asturias, Galizia, Nafarroa, Asturias eta Murtziako

XXXVII GIPUZKOA AKORDEOI-JAIALDIA

Jaialdi honek izaera hezitzailea eta ez-lehiakorra dauka. Bakarlari, ganbera-musika taldeentzat edota ensenbleentzat maila desberdinak daude, eta helduentzat maila berri bat ere aurkezten da aurten.

Hamabi mailaz osatua, adina eta ezagutzaren arabera antolatu ditu Antolakuntzak. Aurten 370 parte-hartzaile ditu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen