AKEk Santamas txapelketetan izena emateko epea ireki du

0
336

Testua: AKE. Argazkia: MB artxiboa.

AKE elkarteak padel, tenis eta squash Santametako txapelketetan izena emateko epea ireki du. Txapelketako partiduak aste bukaeran jokatuko dira. Kirol-pistetako arazoak direla eta, tenisean 32 lagunera eta padelean 32 bikotera mugatuko dira plazak.

Kopuruaren arabera, kontsolamendu txapelketa ere egongo da lehen kanporaketako galtzaileentzat. Datak aurrerago erabakiko dira, izen emate kopuruaren arabera. Finalak abenduaren 18an, igandean, jokatuko dira.

Izena emateko, posta elektroniko bat bidali beharko da helbide hauetara:

Helbide elektronikoan datu hauek jarri beharko dira:

  • Izen-abizenak
  • Posta elektronikoa
  • Telefono zenbakia

Izena emateko azken eguna azaroaren 8a, asteartea, izango da (hau barne)

10€/pertsonako (padelean bikotea) ordainketa kontu korrente honetan 3035 0047 10 0470075137 egin behar da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen