Aitor Montes mediku euskalduna babesteko bilkura deitu du Arrasateko Protokoloak

0
934

Testua: Euskaldunon Hizkuntza Eskubideen Aldeko Arrasateko Protokoloa / Argazkia: MB artxiboa

Aitor Montes Aramaioko medikuak urte asko daramatza bere lana euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen eta bere pazienteei osasun zerbitzu integrala euskaraz bermatzeko ahaleginetan. Ahalegin horrek askotariko jazarpenak jasan behar izatea ekarri dio Montesi:
kargu hartzeak, mespretxuak, mehatxuak… Duela egun batzuk gertatu zen azkena. Paziente baten larrialdietarako deribazioa euskaraz idazteagatik kontuak eskatzeko deitu zioten Arrasateko larrialdi zerbitzuetatik eta, gertaera salatzeko, ospitaleko zuzendaritzara jo zuenean ez zuen haren babesa jaso.

Horren aurrean, Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa sustatzen dugun eragileok honako hau adierazten dugu :

  • Aitor Montesek zerbitzua euskaraz emateko daukan eskubidea aldarrikatzen dugu, eta gure babes osoa helarazten diogu eskubide horren defentsan urte luzez aurrera eramaten ari den borrokagatik eta jasaten ari den jazarpen egoera onartezinengatik.
  • Debagoieneko ESIko Zuzendaritzari gogorarazten diogu erakunde publikoen betebeharra dela euren zerbitzuak euskaraz eman eta jasotzeko eskubidea bermatzea.
  • Debagoieeneko ESIko Zuzendaritzari eskatzen diogu publikoki babestu dezala Aitor Montesek, zein zerbitzu publikoetako beste edozein langilek, lana euskaraz egiteko daukan eskubidea eta publikoki salatu ditzala euskaraz aritzeagatik jasaten dituen erasoak.
  • Aitor Montesi gure elkartasuna eta babesa adierazteko elkarretaratzea deitzen dugu abenduaren 1ean, eguerdiko 13:00etan, Arrasateko ospitale aurrealdean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen