Aita Menniko langileek topaketa egin dute gaur arratsaldean Eroskiko parkingean. Helburua zen beren lan-eskubideengatik protesta egitea eta gaur egun ospitaleko plantillan dauden pertsonek jasotzen duten lan-soldataren igoera eskatzea.
Hala jakin eragin dute parkingean bildu diren langileek: “Nazkatuta gaude Aita Menniko arduradunek lan hitzarmenerako eskatzen ditugun eskaerak ez entzuteaz. Zarata egin behar dugu, entzun eta jendeak jakin dezan zer egoeratan lan egin behar dugun. Aita Menniko zuzendaritzako kideak zentroak duen kalitate handiaz hitz egiten dute, baina bertako langileei dagokienez, oso ahalegin gutxi egiten dute euren baldintzak hobetzeko. Gu gabe zentroak ezin du funtzionatu, beraz, eskatzen dugun gauza bakarra da guri entzutea eta eskatzen ditugun baldintzak kontuan hartzea “.
Eroskiko Parkingean (Burguer Kingeko obren ondoan) antolatu duten topaketaren ondoren, langileen autoak Arrasateko erdigunean barrena ibili dira, eta Aita Menniko Ospitaleraino iritsi dira. Behin han, irteera puntura itzuli dira “.