Ainhoa Vitoria kazetari arrasatearrak Mikel Reparaz ETBko korrespontsal ohia elkarrizketatuko du AEDek antolatuta

0
855

Testua: AED.

Urtarrilaren erdialdera, Hollywoodeko superprodukzio baten traza zeukaten eszenak ikusi genituen Donald Trumpen jarraitzaleek Washingtoneko Kapitolioa indarrez hartu zutenean. Fikziotik gutxi zeukaten, ordea, irudi haiek. AEBko gizartean dagoen haustura giroaren erakusle baino ez ziren, oinarrian arrazakeria daukan zatiketa zibilaren azken kapituluetako bat.

Ainhoa Vitoria kazetari arrasatearrak Mikel Reparaz ETBko korrespontsal ohia elkarrizketatuko du, nafarrak Ameriketako Estatu Batuetako gizarte hausturaz idatzitako “Ameriketako arrakalak” kronika hizpide hartuta. Liburuan zehar, 250 km, hiru ordu eskaseko bidaia egiten du Reparazek endemikotzat jotzen duen arrazakeriaren eta zatiketa sozialaren inguruan gogoeta egiten.

Kulturateko areto nagusian izango da hitzordua, martxoaren 23an, 19:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen