Aido-ren omenez ekitaldiak ospatuko dira Basati, DAT eta Zaldibarren

0
1560

Arrasateko euskal-irlandar hau gogoan, hurrengo asteburuan (martxoaren 17 eta 18an) futbito partidua, luncha, kontzertu akustikoak,… ospatuko dira.

Argazkia: Herritar bat, artxibokoa.

Irlandar jatorriko arrasatearra iazko ekainean zendu zen, eta bera gogoan, bere lagunek zenbait ekitaldi antolatu dituzte.

Horrela, asteburuari hasiera emateko, martxoaren 17an, ostirala, Aidoren omenezko pankarta jarriko da DAT tabernan, Olarte kalean hain zuzen, arratsaldeko 19:00etan.

Bertan ere brindisa, pikoteoa, bideoklipa eta musika izango dira 20:00etatik aurrera, “Aido, you’ll never walk alone” gogoan.

Larunbatean goizeko 10:00etan Zaldibarren futbito partidua jokatuko dute DAT-Basati selekzioak eta Beste Bat! taldeak.

Ondoren, eguerdiko 12:00etan Basati ondoko plazan, “Aidon plazan”, pankarta ipiniko da eta Ferreriasko taberna honetan luncha ospatuko da:

Tortilak, txorizoa, sagardoa eta ardoa izango dira. Hortaz gain, eguerdiko 13:00etatik aurrera kontzertu akustikoak ospatuko dira tabernan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen