Irlandar jatorriko arrasatearraren omenez, pankarta eskegi dute DATen kanpoaldean, eta ondoren Olarteko taberna honetan pikoteoa, musika eta brindisa izango dira.
Gaur martxoak 17 ditu, eta Saint Patricks Day dugu, hau da, Irlanda osoko jai nazionala. Irlanderaz ‘Lá Fhéile Pádraig’ deritzote.
Arrasateko lagun talde batek gaurko zenbait ekitaldi antolatu zituen, baita biharko ere, eta DAT tabernan eman diote hasiera gaur arratsaldean.
Eskailera eskuetan, zenbait kidek elkarrekin Aido gogoan duen pankarta jarri dute Olarteko taberna honen kanpoaldean (beheko argazkiak erakusten duen bezala). Ondoren, tabernara sartu dira eta bertan ospatzekoak dira pikoteoa eta brindisa, musika lagun.

Era berean, bihar zapatua, goizeko 10:00etan Zaldibarren futbito partidua jokatuko dute DAT-Basati selekzioak eta Beste Bat! taldeak.
Ondoren, eguerdiko 12:00etan Basati ondoko plazan, “Aidon plazan”, pankarta ipiniko da eta Ferreriasko taberna honetan luncha ospatuko da:
Tortilak, txorizoa, sagardoa eta ardoa izango dira. Hortaz gain, eguerdiko 13:00etatik aurrera kontzertu akustikoak ospatuko dira tabernan. “You’ll never walk alone!”.