Gaur goizean Aido Doyle omentzen jarraitu dute, lagun talde batek antolatuta, tartean Beste Bat! elkarteak eta Basati eta DAT tabernek. Atzo arratsaldean DATen kanpoaldean pankarta bat jarri zuten eta irlandar jatorriko arrasatearra gogoratu zuten, musika eta topa eginez Saint Patricks Day egunean.
Gaur goizean futbito partidua bat jokatu dute Zaldibarren, DAT eta Basati tabernen konbinatu eta Beste Bat! taldearen artean. Aido futbolzale amorratua zen, eta Errealaren eta Liverpoolen jarraitzailea.
Ondoren, Basati tabernaren ondoko plazan bildu dira. Bertan, Aidoren argazki bat eta lore-sorta bat jarri dituzte eta haren omenez topa egin dute. Amaitzeko, luntxa eta kontzertu akustikoa izan dira ‘Aidoren plazan’. «You ‘ll never walk alone !»